Zaldibar Argituk manifestazioa deitu du eguaztenerako, hondamenditik 11 hilabetera

Zaldibar Argituk manifestazioa deitu du eguaztenerako, hondamenditik 11 hilabetera
2021/01/04 eta kitto!
Errege egunean, eguaztenean beteko dira 11 hilabete Zaldibargo zabortegia hondoratu zenetik, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian harrapatuta eta, hondamenditik ia urtebete igaro arren inork ez duenez bere gain erantzukizunik hartu, Zaldibar Argitu plataformak deituta mobilizazioak egingo dira urtarrilaren 6an hainbat tokitan. Eibarren Untzagatik abiatuko da manifestazioa, 13:00ean.