"Zaldibarko hondamendiaren arrakaletan barrena" estreinatu du Berriak [DOKUMENTALA OSORIK albistean]

"Zaldibarko hondamendiaren arrakaletan barrena" estreinatu du Berriak [DOKUMENTALA OSORIK albistean]
2021/02/03 21:36
eta kitto!
Zapatuan, otsailaren 6an beteko da urtebete Zaldibarko zabortegia hondoratu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian harrapatu zituela. Urteurrena gogoratzeko, Berriak Zaldibarko hondamendiaren arrakaletan barrena dokumental laburra ekoitzi du. Atzo, aurrerapen gisa, Berriatik jaso genuen trailerra igo genuen gure web orrira eta orain, berriz, estreinatu berri duten dokumentala osorik eskaini nahi dizuegu.

Lan horretan, otsailaren 6tik 16rako egunak nola bizi izan zituzten gogoratu dute hiru protagonistak: Nahia Sololuze hildako langileetako baten alabak, Oskar Morales Eitzaga auzoko bizilagunak eta Iñaki Petxarroman Berriako kazetariak gertatutakoaren berri nola izan zuten kontatzen dute, baita hondamendia gertatu ostean, hurrengo hamar egunak eurentzat nolakoak izan ziren.

Nagore Arinek, Lara Madinabeitiak eta Jon Ordoñezek egin dute dokumentala. Gidoia Arinek eta Ordoñezek ondu dute; irudiak, soinua eta edizioa Arinen eta Madinabeitiaren lana izan dira; eta produkzio lanetan Ordoñez aritu da.