Zaldibarko hondamendiaren epaiketa gastuei aurre egiteko diru bilketa kanpaina abiatu dute

Zaldibarko hondamendiaren epaiketa gastuei aurre egiteko diru bilketa kanpaina abiatu dute
2021/01/31 eta kitto!
Zaldibarko zabortegiko hondamendiko epaiketan herri akusazio gisa aurkeztu dira Zaldibar Argitu herri plataforma eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eta, epaiketak sortuko dituen gastuei aurre egiteko, herritarren aportazioa beharrezkoa daukate. Hori dela eta, diru bilketa kanpaina hasi dute Itsulapikoa.eus plataforman. Lagundu nahi izanez, 10 euroko ekarpena eginda Zaldibar Argituren txapa opari jasoko duzue; 20 euroko ekarpenarekin, berriz, Zaldibar Argituren banderola opari; eta 50 euroko ekarpenarekin, txapa eta banderola opari. Eta, nahi izanez gero, ekarpen handiagoa egiteko aukera ere badago.