Zaldibarko hondamenditik 9 hilabete pasatu direla-eta, biharko mobilizazioa deitu dute

Zaldibarko hondamenditik 9 hilabete pasatu direla-eta, biharko mobilizazioa deitu dute
2020/11/06 eta kitto!
Zapatu honetarako mobilizazioa deitu du Zaldibar Argitu plataformak, zabortegiko hondamendia gertatu zela 9 hilabete direla gogoratzeko eta Joaquin Beltranen gorpua aurkitu dezatela eskatzeko. Untzagan 18:00etan hasiko da ekitaldia, osasun eta segurtasun neurri guztiak beteta.