Zaldibarren aurkitutako gorpuzkiak Alberto Sololuzerenak dira, DNA proben lehen emaitzen arabera

Zaldibarren aurkitutako gorpuzkiak Alberto Sololuzerenak dira, DNA proben lehen emaitzen arabera
2020/08/19 08:32
eta kitto!
Domekan Zaldibarko zabortegian topatutako gorpuzkiak Alberto Sololuzerenak direla baieztatu dute DNA proben lehen emaitzek. Hainbat hedabidek gaur goizean aditzera eman dutenez, jada emaitza horien berri eman diete epaileari zein hildako beharginaren senideei.

Alberto Sololuze 62 urteko eibartarra otsailaren 6an desagertu zen, Joaquin Beltranekin batera, beharrean ari zirela Verter Recycling-en zabortegia amildu zenean.