Zaldibarren desagertuta jarraitzen duten bi langileen omenezko lore eskaintzak egin dira

Zaldibarren desagertuta jarraitzen duten bi langileen omenezko lore eskaintzak egin dira
2020/05/06 eta kitto!
Gaur bete dira hiru hilabete Zaldibarko zabortegiko luizian Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, bertako beharginak desagertu zirela. Hori gogoan, eta Zaldibarren gertatutakoa ahaztu ez dadin, Zaldibar Argitu plataformak deituta, bi langileen omenezko lore eskaintzak egin dira Untzagan, baita Zaldibar, Elgeta, Ermua, Markina eta Zallako plazetan ere. Horrekin batera, iluntzean lapiko jotzeak egin dira Euskal Herri osoan, otsailaren 6az geroztik Verter Recycling zabortegiko bi langileak desagertuta daudela salatzeko eta protesta egiteko.

https://youtu.be/tV-gWVxwOZo

zaldibar 23

zaldibar 22
UEU-Irakaskuntza-Master