Zapatuan kotxeekin karabanan protesta egiteko deia egin du Osasuna eta Eskubideak taldeak

Zapatuan kotxeekin karabanan protesta egiteko deia egin du Osasuna eta Eskubideak taldeak
2020/10/30 eta kitto!
Osasuna eta Eskubideak taldekoek manifestazioa deitu dute zapaturako, “erabat desproportzionalak eta justifikatu gabeko neurrien aurrean” protesta egiteko. Automobilekin karabanan egingo da “baimendutako manifestazio baketsua”, goizeko 09:00etan zutabe bitan abiatuta: lehen zutaberako hitzordua Arrasaten, San Andres auzoko gasolindegian egin dute Arrasate (09:30), Bergara (10:00), Soraluze (10:20), Elgoibar (10:45), Mendaro (11:10), Deba (11:30) eta Zumaia (11:50) ibilbdea betetzeko. Eta bigarren zutabea Hernanitik, Galarreta frontoiko aparkalekutik) irtengo da, Hernani (09:30), Orio (10:00), Zarautz (10:20), Getaria (10:45) eta Zumaia (11:50) zeharkatzeko. Bi zutabeak Zumaian elkartuko dira eta, hortik aurrera, batera jarraituko dute karabanan, Zestoa (12:20), Azpeitia (12:40) eta Azkoitia (13:00) zeharkatu ondoren, 13:30ean Elgoibarren amaitzeko.

Taldearen aldarrikapenak hauek dira:

  • Debate zientifikoa orain!

  • Maskarillak ez direla eraginkorrak argi gelditu da, gure osasuna kaltetzeko eta izua sortzeko baino ez dute balio.

  • PCR testaren errebisio zientifikoa orain.

  • Legezkoak diren neurriak aplikatu. Joko garbia! Konstituzioko 55. artikuluak argi eta garbi dio politikariek gaur egun ezarritako debeku batzuk herritarren eskubideak urratzen dituztela.

  • Poliziari errepresioa geditzeko eta legedia aplikatuz herritar guztiak babesteko behingoz.

  • Kazetarioi berriz ere informazioa kontrastatzeko eta bertsio ofizialetik kanpo dauden adituei entzuteko eta euren iritziak argitaratzeko eskatzen dizuegu.