Zapatuan V. Zumba Maratoi Solidarioa egingo da Astelena frontoian

Zapatuan V. Zumba Maratoi Solidarioa egingo da Astelena frontoian
2022/03/28 16:56
eta kitto!
Pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldia egin behar izan ondoren, Astelena frontoiak V. Zumba Maratoi Solidarioa jasoko du apirilaren 2an, zapatuan, goizeko 11etatik aurrera. AFESD elkartearen (Asociación de Niños Afectados por Enfermedades sin Diagnosticar) alde egiten den ekintza da, umeek behar dituzten tratamenduak ordaindu ahal izateko. Izan ere, Gizarte Segurantzak ez ditu behar dituzten tratamenduak estaltzen.

Nerea Blasco eibartarra da ekimen honen antolatzaile eta irakasle nagusia. Blascoz gain, beste zortzi irakasle egongo dira (KAXAko Jone, Marta eta Marina; eta Esther Gonzalez, Maider Lobera, Esti Garcia, Tamara Berrocal eta Zulai Plazaola). Aurkezpen lanetan, bestetik, Esti Curiel aktorea egongo da eta Arno DJak musika jarriko du.

Antolatzaileek, gainera, eskerrak eman nahi dizkiete laguntzaileei: Iparvending, Coca Cola, Aquarius, Europacific PArtners, La Pera, Alrafit, Mai gantxilo, Itxaspe pitxiak, Ibone estetika, Gigil Design eta KAXA.

 

Sarrera 10 eurotan

Astelena frontoiko ateak 10:30ean zabalduko dituzte. Sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da, baina 10 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko. Sarrerak KAXAn (Jose Antonio Gisasola, 4), Ibone estetikan (Romualdo Galdos, 10 B) eta Gigil Design estudioan (Argatxa jardinak, 3 AC) eskuratu daitezke aldez aurretik, edo zapatuan bertan frontoiko leihatilan.

Informazio gehiago lortzeko, egitasmoaren Facebook eta Instagram kontuetan eskuratu daiteke.

 

zumba solidarioa