Zaporeak-en erronkaren amaiera-ekitaldian egin zuten rifaren zozketa, zapatuan Ermuan

Zaporeak-en erronkaren amaiera-ekitaldian egin zuten rifaren zozketa, zapatuan Ermuan
2023/03/27 eta kitto!
Zaporeak erronkaren kanpaina ixteko ekitaldia egin zuten zapatuan Ermuan eta, aurreko edizioetan bezala, jendeak oso ondo erantzun zuen. Sukaldariek goiz osoa eman zuten Orbe kardinalaren plazan, lentejak bakailaoarekin eta arroza Lumagorrierekin prestatzen, ondoren tupper solidarioak saltzeko. Horrekin batera, janaria bidaltzeko gastuei aurre egiteko, rifak saltzen ibili dira eta hauek dira zozketan saritutako zenbakiak: 3968 (afaria Sagarra jatetxean eta Maite Zanguituren artelana); 2817 (afaria Amatxi jatetxean eta Angel Güenagaren artelana); 2771 (afaria Mendiola jatetxean eta Cristina Azpiriren artelana); 3303 (afaria Kasinon eta Santi Entrenaren artelana); 0528 (afaria Belaustegi jatetxean eta Esteban Orozen artelana); 2275 (afaria Kontent jatetxean eta Elisabeth Egurenen artelana); 0148 (afaria Baratze jatetxean eta Mauri Martinen artelana); 3276 (afaria Salegi jatetxean eta Javier Allenderen artelana); 2826 (Ederto-Harakel elkarteak emandako produktu-sorta eta Esther Galarzaren artelana).

zaporeak rifa