Zaporeak proiektuari buruzko erakusketa zabalduko dute bihar Mallabian

Zaporeak proiektuari buruzko erakusketa zabalduko dute bihar Mallabian
2020/12/16 eta kitto!
Zaporeak proiektuaren inguruko erakusketa aurkeztuko dute bihar (abenduak 17) Mallabian, 18:00etan Kontzejuzarran. Erakusketaren inaugurazioarekin batera, elkartasunezko hainbat produktu (ur botilak, egutegiak eta musukoak) ipiniko dira salgai. Mallabiko Udalak antolatutako erakusketa abenduaren 23ra arte egongo da ikusgai, bihartik aurrera, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.