Zazpi kasu gehiago, bi Eibarren

Zazpi kasu gehiago, bi Eibarren
2020/04/15 eta kitto!
Atzoko datuekin alderatuta (Ermuko 80 kasu berrien albisteak ezustean harrapatu gintuen) gaur egoera lasaitu egin dela esan daiteke. Osasun Sailak eman dituen azken datuen arabera, 7 positibo erregistratu dituzte azken 24 orduetan: horietako 2 Eibarren. Ermuan 4 zenbatu dituzte, eta bakarra Deban. Beste herrietan kopuru berdinekin jarraitzen dute. Guztira 345 lagunek daukate Covid-19a Debabarrenean, eta dagoeneko herri guztietara iritsi da gaitza, baita Mallabira ere.

Positiboen datuak herriz herriz (datu metatuak dira):

Ermua           148
Eibar              138
Elgoibar       32
Mutriku       10
Soraluze        8
Deba               6
Mendaro       3
Mallabia        1

Eibarko ospitalari dagokionez, 57 gaixo daude ingresatuta; eta Mendaroko Ospitalean, 15. Aurreko egunean baino 3 gutxiago.

 

Ospitaleak