Zazpi kasu gehiago antzeman dira azken orduetan Debabarrenean, horietako 5 Eibarren

Zazpi kasu gehiago antzeman dira azken orduetan Debabarrenean, horietako 5 Eibarren
2020/03/31 eta kitto!


Guztira, 113 herritarrek eman dute positibo eskualdean. Atzo iluntzeko 20:00etako datuen arabera, 5 kasu berri daude Eibarren,  eta  kasu bana Elgoibarren eta Deban.




Hauek dira herriz herri jaso ditugu datuak:

Eibar            45
Elgoibar      27
Ermua           20
Deba              9
Mendaro     2
Mutriku        6
Mallabia       0
Soraluze       4

75 pertsona daude ingresatuta gure eskualdeko ospitaletan, 39 Eibarren eta 36 Mendaron. Atzo baino bi gehiago.


263 COVID-19 kasu berri zenbatu dira EAEn azken orduotan.
6.320 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik 2.011 ospitaletan daude.
325 lagun hil dira, alegia, atzo baino 28 gehiago.
Osatutakoak, berriz, 1.796 dira.