Zazpi koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren

Zazpi koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/05/13 eta kitto!
Atzo zazpi koronabirus kasu positibo atzeman zituzten herrian, eta intzidentzia-tasa 291,18an dago.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren bakarrik atzeman dituzte positibo berriak, bi hain zuzen ere .

Atzo EAEn 9.682 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 457 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 27 Araban, 276 Bizkaian, 152 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 59 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 153 pertsona ZIUn daude.