Zuhaitz Eguna ospatuko da domekan Usartzan lau motatako 40 zuhaitz landatuta: lizarra, haritza, gorostia eta urkia

Zuhaitz Eguna ospatuko da domekan Usartzan lau motatako 40 zuhaitz landatuta: lizarra, haritza, gorostia eta urkia
2017/03/31 eta kitto!
Lizarra, haritza, gorostia eta urkia. Lau espezie horiek landatuko dira naturarekin hartuemanak sendotzeko asmoarekin domeka goizean Usartzan egingo den ekitaldi berezian. Eibarko Klub Deportiboko Mendi Batzordeak, Debegesak eta Eibarko udalak antolatutako ekitaldia goizetik, 09:00etan hasiko da, Depor parean: ordurako han bildutakoek elkarrekin ekingo diote Usartzarainoko bideari, oinez. Nahi dutenek autobusez joateko aukera ere izango dute. Pixkat geroago, 11:00etan hasiko dira aipatutako 40 zuhaitzak landatzen eta, behin hori amaituta, hamaiketakoa egiteko ordua iritsiko da, 12:00ak aldera. Behin berrindartuta, berriro Eibarrera bueltan etorriko dira, 13:00etan. Basoak babesten jarraitzeko plan bikaina, beraz, domeka goizekoa.