Gozatu Gipuzkoak gastronomia eta kultura uztartu zituen asteburuan Urkizun

Gozatu Gipuzkoak gastronomia eta kultura uztartu zituen asteburuan Urkizun
2017/04/24 eta kitto!
Eibarko zazpi establezimenduk (Birjiñape, Guridi rugby & Mugika harategia, Maixa, Zubigain, Aguiñaspi, Txurrut, Arkupe eta Sutondo) hartu zuten parte aurreko zapatu goizean Urkizuko parkeak hartu zuen Gozatu Gipuzkoa azokan. Gastronomia eta kultura batzeko asmoz antolatutako azokaren harira pintxo lehiaketa egin zen eta Sutondok bereganatu zuen Eibarko pintxo onenari saria. Horrekin batera Gipuzkoa mailan pintxo onena aukeratzeko Donostian jokatuko den finelareko txartela eskuratu zuten.

gozatu gipuzkoa pintxo

Mondragon Unibertsitateko hainbat ikasleren eskutik sortutako egitasmoari lotuta garatu zen azoka, besteak beste, El Bordón txerrikiak, Katealde foie eta pateak, Rosara kontserbak eta Rafa Gorrotxategiren gozogintza erakusteko aprobetxatu zuten eta, horrez gain, Jone Uria trikitilariak eta Aimar Goenaga bertsolariak girotu zuten. ARGAZKIAK IKUSTEKO JOAN MEDIATEKARA.