Gripearen kontrako txertoa jubilatu etxeetan ipiniko dute

Gripearen kontrako txertoa jubilatu etxeetan ipiniko dute
2016/10/18 16:42
eta kitto!
Atzo abiatu zen 2016ko gripearen aurkako txertaketa kanpaina eta abenduaren 17ra arte egongo da martxan. Aurreko urteetan bezala, arrisku talderen batean daudenentzat (65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoren bat dutenentzat, haurdun dauden emakumeentzat eta osasun arloko langileentzat) bereziki pentsatutako kanpaina da eta, txertoa ipini nahi duenak, bere osasun zentrora joan beharko du hitzordua eskatzera. Hala ere, 65 urtetik gorakoek jubilatu etxeetan ere izango dute txertoa ipintzeko aukera, hiru egunetan beste horrenbeste jubilatu etxera txertoa ipintzera joango dira eta: Beheko Tokian urriaren 27an egongo dira txertoa ipintzen; Untzagako jubilatu etxean, berriz, urriaren 28an; eta Urkikoan azaroaren 3an. Hiru egunetan 17:00etatik 18:00etara ipiniko dute txertoa eta, argitu dutenez, inguruan bizi diren 65 urtetik gorako guztiek izango dute ipintzeko aukera, berdin dio bazkide izan ala ez. Horretarako aurretik izena eman beharko dute jubilatu etxeetan ipiniko dituzten zerrendetan.