“Gustatzen jata mundura” lehiaketa ipini dute martxan udarako

“Gustatzen jata mundura” lehiaketa ipini dute martxan udarako
2017/07/27 eta kitto!
Hainbat eibartarren eskutik sortu den Gustatzen jata markak lehiaketa ipini du martxan Facebook-en, “markak izan duen harrera ona ikusita, eskerrak emateko asmoz”. Udara begira abiatu duten Gustatzen jata mundura lehiaketan parte hartzeko, munduan zehar Gustatzen jata produkturen batekin egindako argazkiak Facebook-era igotzea eskatzen dute, publikazioan Gustatzen jata aipatuta. Argazkiak igotzeko epea uztailaren 13an zabaldu zuten eta abuztuaren 31n itxiko da. Egun horretan “atsegin dut” gehien duten 3 argazkiak finalera pasatuko dira eta, behin finalistak publikatuta, Facebook-en bozketa ireki bidez erabakiko da saria nork jasoko duen. Irabazleak Gustatzen jata markaren diseinu berriko lehen kamiseta jasoko du “primizian”.

katalogoa