Hasi dira Ego-Gain eraikitzen

0    Berriak 
ETA KITTO
Hasi dira Ego-Gain eraikitzen
ETA KITTO 2021, Eka 01

Ego-gainen etxe berriak eraikitzen hasi direnez, zenbait aldaketa egin dira kalean: batetik, lekuz aldatu dituzte komun publikoak eta metro batzuk aldatu dute zerbitzu hori, plataforma baten gainean jarrita, eta, bestetik, Kontent alboko zebrabidea itxi da.

Nahiz eta hasiera batean orube horretan autobus geltoki handitua eta turismo bulegoa eraikitzea zen helburua, azkenean eraikuntza-enpresa batek erosi zituen orubeko partzelak eta zazpi solairutan 22 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da.

Argazkia: Askasibar (El Diario Vasco)

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »