Hendrik Rover & los Míticos GT’s domekan Portalea Musika Klubean

Hendrik Rover & los Míticos GT’s domekan Portalea Musika Klubean
2019/02/08 eta kitto!
Etzi 19:30ean hasiko da Portalea Musika Klubaren barruan otsailean eskainiko duten jaialdia. Hor izango da Hendrik Röver blues, rhythm and blues eta rock gitarrajole ospetsua, Míticos GT’s-ekin batera hirukote indartsu eta bizia osatzen. Rover-en abestiekin, Goyo Chiquitoren kontrabaxu bizkorrak eta Toño López Bañosen erritmo lan bikainak “eszenatokian egiazko urakana” sortzen dutela diote. Hendrik Roverrek zortzi disko argitaratu ditu beste hainbat urtetan eta Míticos GT’s-ekin “Incluye Futuros Clásicos” (2014), “Live en La Burbuja” zuzeneko emanaldia (2015) eta “Fetén/Fatal” bikoitza (2016) grabatu ditu. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).