5.000 ikasle inguru herriko ikastetxeetan

5.000 ikasle inguru herriko ikastetxeetan
2015/09/16 eta kitto!

Orain hasi berri den ikasturtean, 3.856 ikasle daude matrikulatuta Derrigorrezko Hezkuntzan eta beste 1.212 Unibertsitatera arteko bestelako mailatan: 476k Batxilergoa dihardute egiten (306 sare publikoan eta 170 pribatuan) eta gehiago dira Lanbide Hezkuntza egiten dutenak (736 dira, 259 erdiko mailan dihardutenak eta 477 goi mailan). Gaztetxoenetatik hasita, 144 ume daude matrikulatuta Haur Eskolan (49 Orbean, 25 Laztantxon, 20 Pintxon, 18 Aldatzen eta 16na Amañan eta Urkin), 1.088 Haur Hezkuntzan (288 Ikastolan -173 Sansaburun eta 115 Argatxan-, 201 La Salle Isasin, 197 San Andresen, 120 Urkizun, 106 Aldatzen, 91 Urkin eta 85 Amañan), 1.590 Lehen Hezkuntzan (452 Ikastolan, 303 La Salle Isasin, 289 San Andresen, 160 Urkizun, 158 Aldatzen, 115 Amañan eta 113 Urkin) eta 1.034 ikasle daude Derrigorrezko Bigarren Hizkuntzan (305 Itzion, 279 Ikastolan, 242 La Salle Isasin eta 208 Aldatzen). Osotasunean hartuta, 5.068 ikasle guzti horietatik, 3.573 ikasle dira sare publikoan dihardutenak, hau da, guztien %70aren bueltan. Eta, hizkuntzei dagokionez, ia 4.000 ikasle dira D ereduan dihardutenak (hau da, ia %80) eta beste %20 honela banatzen da: A ereduan ikasten du %13k eta B eredu mistoan %7k.