Afariketan programan izena emateko epea zabalik

Afariketan programan izena emateko epea zabalik
2012/09/17 eta kitto!

Urteroko moduan, ikasturte honetan ere Haur Hezkuntzako 3. mailako umeek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetakoek Udalak antolatu eta Astixak kudeatzen duen Afariketan aisialdi programan parte hartzeko aukera izango dute. Izen-ematea gaur bertan (astelehena, irailak 17) zabaldu eta hilaren 20ra arte egongo da zabalik, Indianokua gaztelekuan (Muzategi kalean), 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.
Informazio gehiago behar izanez gero, 943206231 telefono zenbakira deitu daiteke.