Aitor Bengoetxea aukeratu dute UEU-ko zuzendari berri

Aitor Bengoetxea aukeratu dute UEU-ko zuzendari berri
2023/02/27 eta kitto!
Zapatuan egin zuen Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) urteko Batzar Nagusia eta, besteak beste, zuzendari berria hautatu zuen. Aitor Bengoetxea zuzenbidean Doktoreak hartu du Kepa Sarasolaren lekukoa. Horretaz gain, zuzendaritzako bi  kide berri hautatu dituzte Xabier Landabidea eta Ines Castiellaren hutsuneak betetzeko: Arantza Aldezabal Roteta (Pasai Antxo, 1967). Biologia zientzietan doktorea da eta bertako irakasle eta ikertzailea. UEUn lehendabiziko hitzaldia azken urteko ikaslea zela eman zuen. Hortik aurrera, ikastaroen eta mendi-irteeren antolaketan parte hartu du, bai eta Natur Zientzien Topaketetan eta IkerGazten Batzorde Zientifikoetan ere; eta Maria Napal Fraile (Lizarra, 1983). Nafarroako Unibertsitatean Biologia ikasi zuen eta UPV/EHUn doktoretza egin zuen. Gaur egun NUPen lan egiten du magisteritza graduetan eta Bigarren Hezkuntzako Masterrean. 2018. urtetik aurrera UEUko hainbat ikastarotan parte hartu ikasle zein hizlari bezala. Kepa Sarasolari aginte-makila oparitu diote UEUren alde egindako lan guztiagatik.