Android telefonoetarako GPS ikastaroa

Android telefonoetarako GPS ikastaroa
2013/04/08 eta kitto!

Apirilaren 12an (16.00etatik 20.00etara) eta 13an (09.30etatik 13.30etara) Android telefonoetarako mendiko GPS ikastaroa emango dute Eibarren (tokia zehazteke dago). Ikastaroan, besteak beste, honako gaiak landuko dituzte: oinarrizko kontzeptuak, mendiko GPSarekin konparazioa, aplikazioaren instalazioa, Oruxmaps-en mugitu, praktikak eta PC / internet. Gehien jota 12 lagun onartuko dituzte talde bakoitzean eta ikastaroak 20 euro balio du. Informazio gehiago nahi duenak edo izena emateko eitten.team@gmail.com helbidera idatzi edo 688846537 telefono zenbakira deitu daiteke.