Jazinto Olabe ludotekan parte hartu nahi dutenek aste honetan eman beharko dute izena

Jazinto Olabe ludotekan parte hartu nahi dutenek aste honetan eman beharko dute izena
2017/09/27 eta kitto!
Irailaren 25ean zabaldu zuten  Jazinto Olabeko ludotekan izena emateko epea, eta irailaren 29ra arte egongo da zabalik. Zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrei eskaintzen zaie.  Ordutegiak mailaren araberakoak izaten dira. Haur Hezkuntzako 3 mailakoek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek 16:30etik 18:00etara hartuko dute parte, eta  3. mailatik 6. mailarako ikasleek 18:00etatik 19:30era.

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da.

Izen-ematea 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egin daiteke Indianokua gaztelekuan (Muzategi 3), edo Internez bidez, www.astixa.eus web orrian. Haur hezkuntzako haurrek 50€ ordaindu beharko dituzte urtean, eta Lehen hezkuntzakoek 75€. Izena emateko orria Pegoran, Portalean edo Astixan jaso daitelke. Ordainketaren ziurtagiria izena ematerakoan aurkeztu behar da, parte hartuko duen umearen izenean.

Informazioa gehiago: http://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/jazinto-olabeko-ludoteka-zabaltzear-1