1.800 lagun inguru bildu ziren Ikasenpresa Azokan

2023/02/13 eta kitto!
Joan den eguenean Ikasenpresa Azoka egin zen Eibarren eta EAE osotik etorritako 1.8000 ikasle inguru bildu ziren bertan, 339 'ikasenpresa' aurkeztuz. Horietan eskaintzen dituzten produktuak eta zerbitzuak askotarikoak dira, baina gehienak eremu hauetan garatzen dira: jarduera fisikoak eta kirolak; industria; irudi pertsonala; ostalaritza eta turismoa; informatika; diseinua; gizartearentzako zerbitzuak; arte grafikoak; nekazaritza eta arrantza; eta zerbitzuak.