Eguaztenean zabalduko dute #ABIAN azoka Armeria Eskolan

Eguaztenean zabalduko dute #ABIAN azoka Armeria Eskolan
2015/03/10 eta kitto!
Eguaztenean (hilak 11n) zabalduko dute datozen hiru egunetan, barixakura bitartean Armeria Eskolako patioak hartuko duen #ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketako Azokaren bigarren edizioa. Inaugurazio ekitaldia goizeko 10.00etan izango da. Jarraian biharko egitaraua daukazue:

EGUAZTENA (martxoak 11)

10:00 Inaugurazio ekitaldia Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Debabarreneko Udalak eta eskualdeko enpresak.

10:30 Mahai-ingurua – LH, ENPLEGUA HELBURU
Parte-hartzaileak:
- Ramon Martinez de Murguia. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaria
- Jon Peli Uriguen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Diputatua
- Patricia Tames. Invema-AFM-ko Zuzendariaren ondokoa
- Eneko Astigarraga. Codesyntax-eko gerentea
- Begoña Gutierrez. Eibarko Egogain Gerontologia Zentroko Zuzendaria
- Patxi Samaniego. Etxe-Tar enpresako Berrikuntza Zuzendaria

16:00-17: 30 Hitzaldia: “THERE IS NO BOX: Berrikuntza eta sormena, merkatuaren joera berriak”. Pep Torres.

17:00-18:00 Hitzaldia - “Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura". LANBIDE.

17:30- 19:00 Jardunaldia: “Internetek lagundu gaitzake lana aurkitzen?"
Erreputazio digitala eta nola hobetu lana bilatzerako orduan. Miguel Fernandez - Mondragon Unibertsitatea