Eibarko eta Ermua-Mallabiko Lanbide Heziketako Institutuek elkarlanean jardungo dute

Eibarko eta Ermua-Mallabiko Lanbide Heziketako Institutuek elkarlanean jardungo dute
2023/05/16 eta kitto!
Eguenean, hilaren 18an, Eibarko eta Ermua-Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuek elkartrukea egingo dute. Izan ere, Eibarko sukaldaritzako ikasleek Ermua-Mallabikoen pelukeria, manikura eta pedikura saioan hartuko dute parte eta, bestetik, Eibarkoek aurretik egindako pastak eskainiko dizkiete Ermua-Malalbikoei.

Ekimen honen bitartez, eskualdeko heziketa eskaintza ezagutarazi nahi da eta, era berean, egiten dihardutenari balioa eman.