“Eskola Jasangarria" bandera jaso du Mogel Isasi BHI-k

“Eskola Jasangarria" bandera jaso du Mogel Isasi BHI-k
2013/01/25 eta kitto!

Atzo (eguena, hilak 24) eguerdian jaso zuen Mogel Isasi BHI ikastetxeak Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria duela aditzera ematen duen bandera. Miguel de los Toyos alkatearen eskutik jasotako bereizgarria "eskola jasangarria eta ingurumenarekin konprometitutakoa" izateagatik eskuratu du ikastetxeak eta ekitaldian, alkatearekin batera, Juan Angel Balbás Debegesako zuzendari-gerenteak eta Jon Garaizabal ikastetxeko zuzendariak hartu zuten parte.