Etika eta balioei buruzko mahai-ingurua bihar 11.00etan Armeria Eskolan

Etika eta balioei buruzko mahai-ingurua bihar 11.00etan Armeria Eskolan
2012/05/24 eta kitto!

Bihar 11.00etatik aurrera Armeria Eskolako areto nagusian Federico Mayor Zaragozak, Jonan Fernandezek eta Angel Toñak etika, balio eta hezkuntzari buruzko hitzaldia emango dute. Moderatzailea Mariano Ferrer kazetaria izango da. Hitzaldia Mendeurreneko programazioaren barruan antolatu dute eta edonork har dezake parte, baina joan nahi duenak aldez aurretik izena ematea gomendatzen dute antolatzaileek, 637559492 telefono zenbakira deituta edo, bestela, e-maila idatzita (centenario@armeriaeskola.com).