Etxeko oinarrizko konponketak egiteko ikastaroa hasiko da eguaztenean

Etxeko oinarrizko konponketak egiteko ikastaroa hasiko da eguaztenean
2022/10/17 08:48
eta kitto!
Sarrailak, burdineria, altzariak eta pertsianak ordezkatzeko edo konpontzeko oinarrizko teknikak era erramintak erakutsiko dituzte urriaren 19an eta 26an eta azaroaren 2an eta 9an egingo den ikastaroan. Gainera, altzarien elementuak berrerabiltzeko moduak eta isolamendu teknikak ere ikasiko dituzte parte-hartzaileek.

Saioak 17:00etatik 19:00etara egingo dira, gazteleraz eta euskaraz, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutuan (Azitainen). Ikastaro hau ‘Berrerabili eta berrasmatu’ proiektuaren barnean dago.