Gaur aurkeztuko dute UPV/EHUren hezkuntza-eskaintza Portalean, 18:30ean

Gaur aurkeztuko dute UPV/EHUren hezkuntza-eskaintza Portalean, 18:30ean
2022/12/01 eta kitto!
Gaur (abenduak 1) 18:30ean,  Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak etorriko dira Portalea Kultur Etxera unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera (orain dela pare bat egun argitaratutako albistean akatsa zegoen, ekitaldia atzorako iragarri arren atzo jai eguna baitzen Eibarren) . Ekitaldia elebiduna izango da, eta sarrera irekia.

Jardunaldi hauen helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematea eta unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.

Informazio gehiago HEMEN.