Gaur zabaltzen da izenematea “Udan jolasean”, “Oporrak afariketan“, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” udalekuetan

Gaur zabaltzen da izenematea  “Udan jolasean”, “Oporrak afariketan“, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” udalekuetan
2022/04/25 eta kitto!


Gaurtik aurrera, apirilak 25, eta maiatzaren 4ra bitartean "Oporrak afariketan", "Udan jolasean", "Firin Faran" eta "Umiak Firin Faran" udalekuetan  parte hartzeko izen-emate epea egongo da zabalik. EPEZ KANPOKO AURREMATRIKULAK EZ DIRA ONARTUKO. Beraz, Udalekuetan parte hartzeko EZINBESTEKOA DA aurrematrikula epearen barruan egitea.

5-11 urte bitarteko haurrentzako Eibarko Udalak udararako antolatzen dituen eta Astixak gestionatzen dituen udaleku irekiak dira. Udan jolasean eta Umiak firin faran programak 5 urteko haurrei zuzenduak daude, hau da, 2016. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan eta Firin faran programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzenduak daude.





Aurre-matrikula betetzerakoan programa ondo aukeratu beharra dago, "programa bakoitzak bere aurre-matrikula formulario propioa baitu", azaldu dute arduradunek.  Aurre matrikula egiterakoan beste bi lagunen izena eman ahalko da. Bakoitzak bere aurre-matrikula egin behar du eta taldekideen izena jarri. "EZ SORTU LAGUN TALDERIK edo KATERIK, HAINBAT UMEREN ARTEAN 4 edo 5 LAGUN KATEATUZ. Kate hauek desegingo dira eta haurrak indibidualki joango baitira ZOZKETARA", oharatazi dute.



Informazio guztia  (txandak, prezioak...) eta formularioak esteka honetan aurki daiteke: https://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/udaleku-irekiak-2022