Gaurtik eman daiteke izena datorren ikasturtean doakoa izango den Haurreskola zerbitzuan

Gaurtik eman daiteke izena datorren ikasturtean doakoa izango den Haurreskola zerbitzuan
2023/04/24 10:52
eta kitto!

Gaur, apirilaren 24an, zabalduko da Haurreskolan izena emateko epea, maiatzaren 16ra bitartean. 2022-2023an jaiotako umeei zuzendutako matrikulazio-epea da berau, Haurreskolan irailaren 6tik aurrera hasteko. Izena emateko, Haurreskolara bertara joan daiteke.

Eibarren 3 zentrotan eskaintzen da 0-2 urte bitarteko umeei zuzendutako haurreskola zerbitzua: Eibar-Orbean (Bitto Sarakseta). Amañan eta Arrateko Andra Marin (Urki).

Eibar-Orbea Haurreskola
B. Sarasketa, 11 / 943200384
orbea.eibar@haurreskolak.eus
jaso eta entregatzeko
ordutegia10:15-11:45

Amaña Haurreskola
Artegieta, 6 / 943127145
amana.eibar@haurreskolak.eus
jaso eta entregatzeko
ordutegia10:00-11:00

Arrateko Andra Mari Haurreskola
J.A. Iturrioz, 5 / 943202247
arrate.eibar@haurreskolak.eus
jaso eta entregatzeko
ordutegia13:30-14:30