Hazilan Express egitasmoa jarri du martxan Debegesak

Hazilan Express egitasmoa jarri du martxan Debegesak
2020/04/07 eta kitto!
Langabezian dauden pertsona kualifikatuei lana lortzen laguntzeko programa da Hazilan, azken urteotan martxan egon den egitasmoa. Kasu honetan, ordea, lan bilaketa prozesua banaka egingo da. “Hazilan Express programa berri honetan banakako aholkularitza egingo da eta, egoera aldatzen ez den bitartean, telematikoki izango dira saioak”.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300
Hazilan programan parte hartu nahi dutenek hainbat baldintza bete behar dute:

- 20 eta 44 urte bitartean izatea.

- Unibertsitate titulu ofiziala edo goi mailako prestakuntza eginda edukitzea.

- Langabezia egoeran egotea edo ikasketekin bat datorren lana lortu nahi izatea.

- Debabarrenako biztanleek lehentasuna izango dute.