Ikasturte honetako EUSLE kanpainari amaiera emateko jaialdia egin zuten San Andres ikastetxean

Ikasturte honetako EUSLE kanpainari amaiera emateko jaialdia egin zuten San Andres ikastetxean
2016/06/17 eta kitto!
Ikasturtea bukatzen ari dela eta, helburutzat euskeraren erabilera bultzatzea duen EUSLE kanpainari ere bukaera heldu zaio San Andres ikastetxean. Behar den moduan ospatzeko jaialditxo bat antolatu zuten ikastetxean eta bertara 2. mailakoak gonbidatuak izan ziren eusleen lekukoa jasotzera, datorren ikasturtean eurak ere eusleak izango baitira.
Bertsoak, bideoak, eta 2. mailakoei azalpenak eman zitzaizkien, baita bukaeran oparitxo bat eusle guztiei ere.

Eibarko San Andres ikastetxean euskararen erabilera bultzateko zerbait egin behar zutela argi zeukaten eta horregatik animatu ziren programa hau martxan jartzera. Maiatzean izandako Euskeraren Transmisioari buruzko Mintegian azaldu zutenez, “Eusleak dira plangintza horren oinarriak, eusleak beti euskaraz hitz egin behar du, nahiz eta berari gazteleraz egin. LH3 eta LH6 bitarteko ikasleekin jardun dugu. Argi genuen borondatezko zerbait izan behar zela, baina haur asko apuntatu ziren. Euslearen erabakiak eragina du euskararen erabileran. Zenbat eta gehiago hitz egin besteek ere gehiago egingo dute. Iruditzen zaie eusle izatea ona dela, positiboa”.

san andres1

san andres3

sanandres2

sandres6

san andres4

sanandres8