Infantilizazioari buruz aritzeko Herri Eskolak antolatu dituzte Ikasle Abertzaleek

Infantilizazioari buruz aritzeko Herri Eskolak antolatu dituzte Ikasle Abertzaleek
2021/02/24 eta kitto!
Ikasle Abertzaleak gazte erakundeak  antolatuta, otsailaren 27an (zapatuan) Herri Eskolak egingo dituzte, ikasturte honetan hirugarrenez. Oraingo honetan, ikasleen infantilizazioa izango dute hizpide eta aztergai. Eibarren 11:30etik aurrera “Zergatik infantilizatzen gaituzte?” izenburuko tailerra egingo dute, Arrate Kultur Elkartean (1. solairuko lokalean). Antolatzaileek azpimarratu dutenez, osasun neurri guztiak bermatuko dira eta jendea parte hartzera animatu nahi dute.