Jaurlaritzak Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria eman dio Mogel Isasi ikastetxeari

Jaurlaritzak Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria eman dio Mogel Isasi ikastetxeari
2012/06/14 00:00
eta kitto!

Eskolako Agenda 21 egitasmoa "modu bikainean garatzeagatik" jaso du Eibarko Mogel Isasi ikastetxeak Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Mogel Isasi ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak 2003az geroztik dihardute Eskolako Agenda 21 egitasmoa lantzen, ikasleen artean jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzen, Debegesa Garapen Agentzia eta Ingurugelaren laguntzarekin. Besteak beste, urte hauetan guztietan honako gai hauek landu dituzte programaren barruan: hondakinak, ura, Deba ibaia, energia, klima aldaketa, kontsumo iraunkorra eta mugikortasuna. Ikastetxeak gaiari eskainitako bloga ere badauka (http://mogelisasiag21.wordpress.com/). Errekonozimendua hiru urterako da, eta hiru urte hauek gainditu ondoren, errekonozimendua berritu egin beharko du ikastetxeak.