Korrika Txikia bertan behera geratu da

Korrika Txikia bertan behera geratu da
2022/03/30 eta kitto!
Udaltzaingotik jakinarazi berri dutenez, bihar bazkalostean, 15:30ean egitekoa zen Korrika Txikia bertan behera geratu da. Beraz, aurreikusitako trafiko mozketarik ez da egingo eta ez da gorabeherarik egongo ohiko autobus geralekuetan.

Bestalde, barixakuan Korrika Eibarko kaleetatik igaroko denez, goizeko 09:30ak aldera, Toribio Etxebarria kalea ez da trafikoarentzat irekiko lasterketa igaro arte. Gidariei kontu handiz ibiltzeko eskatu nahi diete.