La Salle Azitainen aurrez aurreko klaseekin hasi dira berriz

La Salle Azitainen aurrez aurreko klaseekin hasi dira berriz
2020/11/11 11:45
eta kitto!
Astelehenean aurrez aurreko eskola jarduera eten ondoren, La Salle Azitain ikastetxeko ikasleak berriz itzuli dira eskolara gaur goizean. Irakasleen artean koronabirusaren intzidentzia-tasa altua egoteagatik erabaki zuten aurrez aurreko jarduera etetea, baina arazoa konpondu dute dagoeneko. “Hainbat irakaslek bajan jarraitzen dute oraindik, baina ordezkoek egingo dute euren lana”, adierazi digu Izaskun Ortega zuzendariak.

Ikasturte hau ez da normala izaten ari, baina ikastetxe guztiak egoera berrira egokitu dira eta aurkitzen dituzten oztopoak gainditzen saiatzen dihardute. Izan ere, ohikoa da ia momentu oro konfinatuta dauden ikasle eta irakasleak egotea. “Etxean egon behar duten ikasleek modu telematikoan jarraitzen dute bere jardunarekin”, dio Ortegak. Horrela, nahiz eta azken egun bietan etxean egon, ikasleek ikasten jarraitu dute La Salle Azitainen.