Lanbide Heziketa Dualak eskaintzen dituen aukerez egingo dute berba Armeria Eskolan datorren astean

Lanbide Heziketa Dualak eskaintzen dituen aukerez egingo dute berba Armeria Eskolan datorren astean
2018/04/04 eta kitto!
Datorren apirilaren 12an, egunenean, Ana Ramos ETBko kazetari eibatarrak moderatutako DUAL JARDUNALDIA izango da Armeria Eskolan.  Saioa enpresei zuzendua dago, Lanbide Heziketa Dualak eskaintzen dituen aukerez gehiago jakin dezaten eta irekia izango da.  Izena eman nahi duenak idazkaria@armeriaeskola.eus helbidera idatzi dezake". Antolatzaileen esanetan, "Heziketa Dualak langile kualifikatuak, Euskal Herriko enpresen ekoizpen sarearen premietara egokitutakoak eta enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasitakoak prestatzen ditu eta horrek enpresen lehiakortasuna areagotzen du".

Hauxe da prestatu duten egitaraua:
12:00  AURKEZPENA

12:10  EJ/GV _ DUALAREN ALDEKO APUSTU INSTITUZIONALA
Ramón Martinez de Murgia (L.H. Dualaren Koordinatzailea Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren Sailburuordetzan)

12:20 ADEGI _ DUALAREN ALDEKO APUSTU ENPRESARIALA
ADEGIko Ordezkaria

12:40 ENPRESA ETA IKASLEA _ MAHAINGURUA: DUALA EGUNEROKOTASUNEAN
Enpresa eta Ikaslea

13:00 ARMERIA ESKOLA _ DUALAREN ALDEKO APOSTU ARMAGINA
Imanol Urreisti (Armeria Eskolako zuzendaria)
Jose Luis Novoa (Armeria Eskolako DUAL espezializazio arduraduna)

13:25 JARDUNALDIAREN ITXIERA

13:30 LUNCH & NETWORKING