Martxoaren 25a greba eguna izango da hezkuntza sistema osoan

Martxoaren 25a greba eguna izango da hezkuntza sistema osoan
2022/03/15 eta kitto!
ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek greba deitu dute hezkuntza sistema osoan martxoaren 25erako, eta elkarretaratzeak egingo dira Eusko Legebiltzarraren aurrean hilaren 18an eta 28an.

Sindikatuak ez datoz bat Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuko den hezkuntza akordio berri baterako oinarrien zirriborroarekin eta mobilizazioak antolatuko dituzte euren hitza entzunarazteko.

Greba hezkuntza sistema osoan egingo da, publikoan zein itunduan, eta baita Haurreskolak partzuergoko haur eskoletan ere.

Sindikatuek adierazi dutenez, “historikoa” da lau sindikatuek desberdintasunak albo batera lagatzea eta elkarrekin partekatutako irakurketa egitera iritsi izana. Horrela, hezkuntza sistema publiko, euskaldun eta propioa aldarrikatzen dute, horretarako neurri zehatzak eskatuz.