Online Irakaskuntza Masterreko aurrematrikula zabalik dago UEUn

Online Irakaskuntza Masterreko aurrematrikula zabalik dago UEUn
2022/04/27 eta kitto!
UEUko GOI institutuan, UPV/EHUrekin lankidetzan, euskaraz eta online eskaintzen dute Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra. DBHko, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako profesionalak prestatzea dute helburu, irakasle gisa beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan treba daitezen. Matrikulazio-epea zabalik dago maiatzaren 31ra arte.

Hiru espezialitate eskaintzen dituzte: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura, eta Natur Zientziak eta Matematika.

Informazio gehiago eskuratzeko