Punta-puntako teknologiei eskainitako erakusketa zabaldu dute Untzagan

Punta-puntako teknologiei eskainitako erakusketa zabaldu dute Untzagan
2012/10/31 00:00
eta kitto!
Eguaztenaz geroztik zabalik dago Untzagan azaroaren 11ra arte martxan izango den erakusketa: ExpoCaixa Tecnorrevolución punta-puntako teknologiak eta eurekin lotutakoak herririk herri ezagutzera emateko asmoz prestatutako erakusketa interaktiboa da eta, besteak beste, nanoteknologiari, bioteknologiari, informazio eta komunikazio teknologiei (TIC) eta zientzia kognitiboei (NBIC) eskainitako txokoak dauzka eta erakusketaren osagarri moduan hainbat jardueratan parte hartzeko aukera eskaintzen dute.