San Andres ikastetxeko 100 ikasle ITZIO eraikinera eramatea eskatu dute

San Andres ikastetxeko 100 ikasle ITZIO eraikinera eramatea eskatu dute
2020/10/09 eta kitto!
Ikasturtea hasi zenetik Eibarko ikastetxeak COVID-19ak ekarri duen egoera berrira egokitzen ari dira. Bidebarrieta kalean dagoen San Andres ikastetxean ikasle dentsitatea oso handia da eta “konplikatua da protokoloak eskatzen dituen hainbat baldintza betetzea”, esan digute.  Udalak eskolaren eskura utzi dituen parkeak aproposak direla diote, baina  "eskainitako lokalak ez dira egokiak eta ez dituzte gure beharrak betetzen (tamaina, kokapena, prestaketa, zerbitzu falta...)".

Hori dela eta, Itzio eraikina eskatu diote Hezkuntza Sailari. "Itzio  eraikinak orain dela urtebetera arte ikastetxe bezala funtzionatu du eta, beraz, eskola batek  behar dituen azpiegitura guztiak ditu: jangela, kiroldegia, patioak...)". Bilerak egin dituzte Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin eta prozesua bide onetik doa. Ondorioz, "Itzioko gelak eta espazioak egokitu bezain pronto, gure eskolako 5. eta 6. mailako 100 ikasle Itziora joatea espero dugu", adierazi dute ikastetxetik.

san andres eskolatik irtetzen03