Selektibitatea uztailaren 6tik 8ra egingo da

Selektibitatea uztailaren 6tik 8ra egingo da
2020/03/25 eta kitto!
Unibertsitatean sartzeko ohiko proba uztailaren 6tik 8ra egingo da EAEn, eta ezohiko deialdia, bestetik, uztailaren 20tik 22ra bitartean. Ohiko deialdiaren emaitzak uztailaren 15ean jakinaraziko dituzte eta ezohiko deialdiaren emaitzak 29an.

Orain dela bi aste bertan behera utzi zuten selektibitatea egiteko zehaztuta zegoen data, eta ikasleak zein irakasleak arduratuta zeuden egoera horren aurrean. Izan ere, hezkuntza zentroetara joan ezinik daudenez, etxetik ari dira lanean.