Turkia, Bulgaria eta Poloniako 50 irakasle Armeria Eskolara bisitan

Turkia, Bulgaria eta Poloniako 50 irakasle Armeria Eskolara bisitan
2013/10/08 eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 8) goizean harrera ofiziala egin diete Armeria Eskolan Turkia, Bulgaria eta Poloniatik etorritako 50 bat irakasleri. Goizeko 08.00ak jota ailegatu dira ikastetxera Move proiektuari esker Eibarrera etorri diren irakasleak eta, Jose Luis Novoa zuzendariak ongietorria egin eta jarraian, Kezka dantza taldeko dantzari batek aurreskua dantzatu die. Gaurko goiza ikastetxea eta bertako Eskuadra Zaharra museoa bisitatzen emango dute. Move proiektuan hainbat herrialdetako ikastetxe eta enpresak daude eta, programari jarraituta, aurreko udaberrian Armeria Eskolan Industria Automatizazioa eta Robotika ingelesez ikasten diharduten zortzi ikasle, hiru irakaslerekin batera Bulgariako Smolyan hirian egon ziren proiektuko beste partaideekin hartuemanak sendotzen. Gaur Armerian hartu dituzten ordezkariak atzo ailegatu ziren eta barixakura arte egongo dira Eibarren.