Udalak STEAM DBH programa sortu du Eibarko ikasleek enpresak gertutik ezagutu ditzaten

Udalak STEAM DBH programa sortu du Eibarko ikasleek enpresak gertutik ezagutu ditzaten
2022/12/19 eta kitto!
Eibarko Udalak STEAM DBH izeneko programa jarri du abian, Eibarko Bigarren Hezkuntzako ikasleek enpresa-esperientziak zuzenean ezagutu ditzaten. Lehen edizio honetan, 135 gaztek eta inguruko 22 enpresak hartuko dute parte, eta 34 lanpostu ezagutuko dituzte ikasleek.



Parte hartzen duten 135 ikasleek La Salle Azitainen, Aldatzen eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan ikasten dihardute. Ikastetxe horiek bat egin dute ekimenarekin, eta Armeria Eskola Elkarteak garatuko du programa, Udalak finantzatuta.

Egitasmoaren helburuak lau dira: inguruko enpresak gertutik ezagutzea; benetako lanpostuak aztertzea langileekin ordu batzuk igaroz; lanpostu bakoitza betetzeko zer ikasketa egin behar diren jakitea; eta ikasketa horiek eskaintzen dituzten LHko zentroekin edota unibertsitateekin harremanetan jartzea.

Informazio gehiago Udalaren webgunean