UEUk 13 ikastaro emango ditu neguan eta udaberrian

UEUk 13 ikastaro emango ditu neguan eta udaberrian
2022/01/12 eta kitto!
Udako Ikastaroen 50. edizioa ospatu baino lehen, UEUk zenbait ikastaro prestatu ditu negura eta udaberrira begira, Iruñea eta Eibarko egoitzetan zein online eskaintzeko. Guztira 13 ikastaro emango dituzte eta horietako hiru Markeskuan izango dira.

Hauek dira Eibarren jaso ahal izango diren ikastaroak: ‘Scape room digitala sortzen’ (martxoak 5), ‘Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak diseinatzen’ (martxoak 5) eta ‘GrALari, MALari edo Tesiari aurre egiteko aholkuak eta trikimailuak’ (martxoak 26).

Online jaso ahal izango diren ikastaroen artean, ostera, hauek daude: ‘Hizkuntza konpetentziak kozinatzen’ (otsailak 14), ‘Hezkuntza-espazioen arkitektura didaktikoa’ (otsailak 15), ‘Haur eta nerabeen aurkako indarkeria ezagutuz’ (otsailak 21), ‘Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak’ (martxoak 2) eta ‘Haurren behaketa 0-3 urte bitarteko etapan’ (martxoak 9). Gainera, ‘HDEH2021. Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldia. Posthumanismoaz, Posthumanismoez’ izeneko jardunaldiak egingo dira online urtarrilaren 24tik otsailaren 24ra).

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago eta irakasleentzat homologatutako ikastaroak izango dira.