UEUko Udazkeneko Jardunaldietan izena emateko azken egunak

UEUko Udazkeneko Jardunaldietan izena emateko azken egunak
2019/11/06 eta kitto!
Udazkeneko Jardunaldi hauetan izena emateko azken egunak direla gogoratu dute UEUtik:


Euskara eta Turismoa. Aukerak eta arretagunean


Azken urteetan udalerri euskaldunetan jasotzen ari garen bisitari kopuruak gure udalerrietako egoera soziolinguistikoan duen eraginak kezkatuta batetik, eta euskararen arnasguneetan udalerri horien garapenari lotuta joka dezakeen paperaregatik bestetik, UEMA turismoaren gaia lantzen hasi zen duela bizpahiru urte. Hainbat lanketa egin izan da ordutik, eta gaia gizarteratzeko asmoarekin, euskara eta turismoaren inguruan jardunaldi bat antolatzeko beharra ikusi zuen UEMAk. Jardunaldiaren egitaraua euskara eta turismoa elkarren balio erantsi gisa bihurtzeko aukeren gainean hausnartzeko prestatu da.

Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra. Historiatik etorkizunera.

  • Donostian, azaroaren 14an.

  • Hizlariak: Hizlariak: Baleren Bakaikoa, Oskar Arantzabal, Juan Jose Ibarretxe, Imanol Esnaola, Jule Goikoetxea, Aitor san Francisco, Iñaki Ruiz de Apodaca, Igor Etxabe, Joseba Permach, Maria Jose Aranguren, Amaia Zumeaga, Joseba Barandiaran.

  • Egitaraua eta izen ematea: Ekonomialari euskaldunak


Geomatika eta Inteligentzia Espaziala 2019.

  • Gasteizen, azaroaren 15ean.

  • Egitaraua: Geoinformazio teknologiak etorkizunari begira mahai ingurua. Aurkezpenak: lurralde antolaketa, lur-erabileren koordinazioa, uholdeen kontrola, LiDAR datuen sailkapenak, EuroVelo... Gonbidatuak: GeoEuskadi, UPV/EHU, UPNA, IGN, Gislan, R-Ladies... Tailerrak: R softwarea eta Mapagintza QGISekin.
    Egitaraua eta izen ematea:Geomatika 2019


Psikologo Euskaldunen III. Topaketa.

  • Eibarren, azaroaren 16an

  • Helburuak: Esperientziak ezagutzeaz gainera, gabezia, hutsune eta oztopoak partekatu eta guztion artean horiei erantzuteko sarea osatzea izango lirateke topaketa antolatzera bultzatu gaituzten arrazoi nagusiak.

  • Hizlariak:  Xabier Isasi, Luixa Reizabal, Alaitz Exaniz, Eneko Sansinenea, Iñaki Garcia, Jaione Onaindia, Eneko Mendiluze, Daniel Marañon, Jon Agirre, Jon Elordui eta Maritxu Jimenez.

  • Egitaraua eta izen ematea: Psikologo euskaldunak


 

Bestalde, ondorengo IKASTAROetan azken plazak daude:


  • Moodle-ko galde-sortak sakonki (online) Info+

  • Adimen emozionala eskolan (Eibar) Info+

  • Hitz Adina Mintzo: Erromintxela. (Gasteiz) Info+


 

 

 

IKASTAROAK: azken plazak!

 

  • Moodle-ko galde-sortak sakonki (online) Info+

  • Adimen emozionala eskolan (Eibar) Info+

  • Hitz Adina Mintzo: Erromintxela. (Gasteiz) Info+


 

 

UEUren Udazkeneko eskaintzaren informazioa hemen: Udazkeneko Eskaintza OSOA.