UEUren udaberriko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

UEUren udaberriko ikastaroetan izena emateko epea zabalik
2023/02/13 eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udaberriko ikastaroen berri eman du eta horietako batzuk Markeskuan eskainiko ditu. Izena emateko epea irekita dago eta, interesa izanez gero, jarraian agertzen diren ikastaroetan klikatu besterik ez dago euren inguruko informazio gehiago eskuratu eta baita matrikulatzeko ere.

 

IKASTAROAK

- Haur eta gazteen kontrako sexu erasoen kasuen aurreko jarduketa | (Erdi-presentziala) Otsailaren 21etik martxoaren 31ra.

- Hizkuntza nahasmendua (TDL) Haur eta Lehen Hezkuntzan | Online. Otsailaren 27tik martxoaren 31ea.

- Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez | Online. Martxoaren 2tik martxoaren 29ra.

- Euskararen erabilera indartzea Lehen Hezkuntzan: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako | Ikasgelakoa. Martxoaren 11an, 13an eta 16an.

- Zirkua heziketa-tresna gisa | Ikasgelakoa. Martxoaren 11an eta 25ean.

- Eskola arreta adimen gaitasun handiko ikasleei. | Ikasgelakoa. Apirilaren 22an eta maiatzaren 13an.